Prentsaurrekoa – Rueda de prensa

AGATE DEUNA EUSKO LEGEBILTZARREAN

Geuk, geure lanari, zergei eta ahaleginari esker gizarte hau egunez egun eraikitzen eta mantentzen dugunok, ezin dugu isilik geratu elite dirudun batek erdizkako ongizate-estatu honek eskaintzen digun apurra lapurtzeko mehatxupean gauzkan bitartean. Ez dugu onartuko klase politikoak mezulari-lanetan aritzerik bankuen, merkatuen eta dirudunen interesen alde, alegia: aberastea eta aberastea, herriaren pentzura, bere eskubideen pentzura, bere lanaren pentzura, bere bizitzaren pentzura.

Krisi ekonomikoaren mozorropean datorkigun masakre honek kalte handia eragin die Europa erdiko eta munduko hainbat tokitako lagunei. Euskal Herria ez da salbuespena iruzur erraldoi honetan: Lakuako eta Nafarroako gobernuek, urteak joan, urteak etorri, ateak parez pare ireki dizkiete multinazionalen, Troikaren, Merkel andrearen eta Rajoyren politika fanatikoei.

Antigona Desobedientzia Zibileko Taldeak dei egiten die herritarrei datorren otsailaren 4an, 18:30ean, Eusko Legebiltzarrera joateko eta politikariei erakusteko ez dagoela aginte-makila bat eta bakarra, herritar bakoitzak berea duela. Gizarte hau herriarekin, herriarentzat eta herriaren aldetik osatua dagoela, eta ezin dela bestela izan. Herria da erabakitzen duena nolakoa izango den eraiki nahi duen bidezko gizarte demokratikoa.

Hori dela-eta, eta Agate Deunaren usadioa aprobetxatuta, Eusko Legebiltzarrera joango gara, makila eta guzti, zoruaren kontra kolpatzeko eta soinu hori lelo gisa erabiltzeko. Ekintza baketsua izango da eta, aldi berean, irmoa. Badakigu gure exijentziak —gure manifestuan jasota daudenak— zilegizkoak direla, benetako demokrazia eratzeko oinarrizko pilareak. Hori dela-eta, ez dugu ezer ezkutatzekorik, eta, hortaz, herritarrak aurpegia agerian dutela etortzera animatzen ditugu. Aurpegia estaltzen duena edo makila zorua kolpatu ez beste edozertarako erabiltzen duena hemen azaldutakoarekin eta, hortaz, ekintzaren arrazoiekin bat ez datorrela ulertuko dugu. Horrenbestez, pertsona horiek seinalatzera eta isolatzera deitzen ditugu bertaratuko diren lagunak.

Otsailaren 4an Eusko Legebiltzarrera joango gara gure exijentziak —gure manifestuan jasota daudenak— legebiltzar-talde guztietako bozeramaileei helaraztera: Egibar, Pastor eta Maneiro jaunak eta Quiroga eta Mintegi andreak. Exijentzia horiek zazpi jardun-ildotan banatuta daude. Hona bakoitzaren laburpen txiki bat:

Lana: ez dugu esplotazio gehiagorik onartzen, ezta lan-prekarietate gehiagorik ere. Ekonomiaren finantzarizazioa eta espekulazioa amaitzea nahi dugu. Langabe bakoitza sistemaren porrotaren isla da.

Etxebizitza: ezin da espekulaziozko negozioa izan; funtsezko eskubidea da. Jenderik ez etxerik gabe; etxerik ez jenderik gabe! Etxe-kaleratze gehiagorik ez! Erabat uko egiten diogu bankuen milaka milioiko galeren zama gizarte osoaren bizkar gainean jartzeari.

Osasuna: funtsezko eskubidea da, bidezkoa izango den gizartea egituratzen duena, eta ez dela osasungintza-sistemaren bitartez bakarrik bermatzen. Ez dugu publikoa, doakoa, unibertsala, integrala eta kalitatezkoa ez den osasungintza-sistemarik onartzen, farmaziaren arloa barne. Pertsonen osasuna ez da negozioa, eskubidea da.

Hezkuntza: hezkuntza eskaseko herria herri manipulagarria eta ahula da. Hori dela-eta, hezkuntza unibertsala, publikoa, laikoa eta kalitatezkoa exijitzen dugu. Ezin dugu aberatsentzat diseinatutako hezkuntza bat eta langileentzat pentsatutako beste hezkuntza bat sustatzen jarraitu. Aukera-berdintasuna bermatuko duen hezkuntza-sistema nahi dugu. Hezkuntza ez dago salgai; hezkuntza eskubidea da.

Elikadura: elikadura-gabeziak dituen pertsona oro gizadiaren porrota da. Elikadura eta ura eskuragarri izatea pertsona guztien eskubide besterenezina da, eta herri-administrazioen erabateko lehentasuna izan behar da eskubide hori bermatzea, beste ezein politikaren aurretik.

Justizia: ez dugu onartzen legeak erabiltzea gizarte-klase batzuen onurarako eta besteen kalterako edo herri baten askatasun- eta aldaketa-nahiak zapaltzeko. Justiziarik gabe ez dago demokraziarik. Era berean, ez dugu onartzen diru gehien gasta dezakeenari berme gehiago ematen dizkion sistema judiziala.

Demokrazia: Demokrazia ez da bakarrik boto bat hautestontzi batean sartzea. Herria gara, zilegizko subiranoa: ez dugu zertan bete onartezina dela deritzoguna. Geuk aldatuko dugu sistema bidegabe bezain higuingarri hau, uzten badigute, zein ez.

Agate Deuna Eusko Legebiltzarrean ez da aldarrikapen-ekintza hutsa izango. Politikariak aurrekontu-akordioetako ohore-, kontraprestazio- eta prebenda-garaian dauden honetan, herriak zer behar duen erakusteko ekintza izango da. Ekintzan, murrizketarik ez egotea ez ezik, legegintzaldi berria benetako gizarte demokratikora bideratzea exijituko diegu.

Baina hau ez da presio-neurri bakarra izango. Gure exijentziei erantzun ezean (oinarrizkoak, gizarte demokratikoaz hitz egiten hasteko), Antigona Desobedientzia Zibileko Taldeak aldarrikapena eta gizarte-eraldaketa helburu duten hainbat jarduera burutu nahi ditu datozen hiletan. Jarduerok ekintza txikietatik hasi eta desobedientzia-ekintza irmoetaraino helduko dira. Herritarrok ez dugu onartuko sufritzen ditugun bidegabekeriak zigorrik gabe geratzerik. Ez dugu onartuko herritarrongana lau urtean behin baino hurbiltzen ez den kasta politiko batek gure ordez erabakitzerik, dirudunek eta diru publikoak sakelak diruz betetzen dizkioten bitartean. Hori ez da politika: hori lapurreta da, iruzurra, xxi. mendeko jauntxokeria.

Horrenbestez, benetako politika aldarrikatzen dugu, pertsonek egunean-eguneango auziei buruz egiten dituzten eztabaidetatik ateratako politika, bestelako interesei lotu gabea. Era berean, uko egiten diogu politika ustezko adituen eta teknokraten esku utzi nahi duen diskurtso neoliberal populistari. Politika pertsona bakoitzaren baitan dago eta, hortaz, denok gauzatzea aldarrikatzen dugu. Herria osatzen dugunok badakigu nolako gizartea nahi dugun. Guztiok daukagu geure aginte-makila, lehendakariari bat laga dioten arren. Edo herria aintzat hartzen dute erabakiak hartzeko, edo herriak bere erabakiak hartuko ditu. Amaitu da kexu izateko eta pazientziaz itxaroteko garaia. Exijitzeko eta sortzaile izateko garaia heldu da.

———-

Nosotras y nosotros que, con nuestro trabajo, impuestos y esfuerzo construimos y mantenemos diariamente esta sociedad, no podemos permanecer en silencio mientras una élite acomodada amenaza con robarnos lo poco que este estado del medio estar nos ofrece. No vamos a consentir que una clase política actúe como correa de transmisión de los intereses de la banca, los mercados y las grandes fortunas: enriquecerse aún más a costa del pueblo, de sus derechos, de su trabajo, de sus vidas.

Esta masacre que se camufla de crisis económica está arrasando a compañeros y compañeras de media Europa y del resto del mundo. Euskal Herria no es una isla en esta estafa a gran escala. Sucesivos gobiernos de Lakua y de Navarra han ido progresivamente abriendo las puertas y poniendo la alfombra roja a las fanáticas políticas de las multinacionales, de la Troika, las de la señora Merkel y del señor Rajoy.

El Grupo de Desobediencia Civil Antígona llama a la ciudadanía a acudir al Parlamento Vasco el próximo 4 de febrero a las 18:30 h, para demostrar a la clase política que no existe un único bastón de mando, sino que cada ciudadana y ciudadano tiene el suyo. Que esta sociedad o es con, para y por el pueblo o no será. Que es el pueblo quien decide la sociedad justa y democrática que quiere construir.

Por todo ello, y aprovechando la tradición de Santa Águeda, acudiremos al Parlamento Vasco con makilas para golpearlas contra el suelo y utilizar ese sonido como lema, de forma absolutamente pacífica y, al mismo tiempo, contundente. Sabemos que nuestras exigencias —recogidas en nuestro manifiesto— son legítimas y forman parte de los pilares básicos de una verdadera democracia. Por ese motivo, no tenemos nada que ocultar, por lo que animamos a la ciudadanía a acudir con la cara descubierta. Entendemos que quien oculta su rostro o utiliza el palo para otra cosa que no sea golpear el suelo, por el motivo que sea, no acepta lo aquí expuesto y, por lo tanto, no comparte las motivaciones del acto. Invitamos pues a los y las asistentes a señalar y a aislar a esas personas.

El 4 de febrero acudiremos al Parlamento Vasco a trasladar nuestras exigencias a las portavocías de todos los grupos parlamentarios: los señores Egibar, Pastor y Maneiro y las señoras Quiroga y Mintegi. Esas exigencias se dividen en siete líneas de actuación, y pasamos a resumirlas escuetamente a continuación:

Trabajo: No aceptamos más explotación, ni más precariedad laboral. Queremos el fin de la financiarización de la economía y de la especulación. Toda persona desempleada es un reflejo del fracaso del sistema

Vivienda: La vivienda no puede ser un negocio especulativo; es un derecho fundamental. ¡No más gentes sin casas ni casas sin gente! ¡Ni un desahucio más! Nos negamos rotundamente a permitir que se sigan socializando las pérdidas multimillonarias de la banca

Salud: La salud es uno de los pilares básicos donde se vertebra una sociedad justa y que no solo se garantiza a través de un sistema sanitario. No consentimos otro sistema sanitario, incluido el farmacéutico, que no sea de carácter público, gratuito, universal, integral y de calidad. La salud de las personas no es un negocio, es un derecho

Educación: Un pueblo mal instruido es un pueblo manejable y débil. Por eso, exigimos una educación universal, pública, laica y de calidad. No podemos seguir fomentando una educación diseñada para ricos y otra para gente trabajadora. Queremos un sistema educativo que asegure la igualdad de oportunidades. La educación no está en venta, la educación es un derecho.

Alimentación: Toda persona con carencias alimenticias es un fracaso de la humanidad. La alimentación y el acceso al agua son derechos inalienables de todas las personas y debe ser prioridad absoluta de las administraciones públicas garantizar este derecho por encima de cualquier otra política

Justicia: No aceptamos que las leyes sean usadas para favorecer unas clases sociales frente a otras y para reprimir las demandas de libertad y cambio social de un pueblo. Sin justicia no hay democracia. Tampoco aceptamos un sistema judicial que da más garantías procesales a quien más dinero puede gastar.

Democracia: Democracia no es solo depositar un voto en una urna. Somos el pueblo, el legítimo soberano: no tenemos por qué obedecer lo que no sean directrices democráticas. Somos nosotros y nosotras quienes vamos a cambiar este sistema obscenamente injusto, nos dejen o no.

Santa Águeda en el Parlamento Vasco no será solo un acto reivindicativo, sino una acción para mostrar a las y los políticos qué es lo que necesita el pueblo ahora que se encuentran en el periodo de pleitesías, contraprestaciones y prebendas en forma de pactos presupuestarios. Será un acto donde exigirles que no solo queremos el fin de los recortes, sino que inicien la legislatura encaminándola hacia una autentica sociedad democrática.

Pero no será la única medida de presión. De no atender a estas exigencias (que entendemos básicas para empezar a hablar de sociedad democrática) el grupo Antígona Desobediencia Civil pretende comenzar en los próximos meses un oleada de actos de reivindicación y transformación social que irán desde pequeños actos o manifestaciones hasta contundentes acciones de desobediencia. La ciudadanía no vamos a consentir que los atropellos a los que es sometida queden impunes. No vamos a permitir que una casta que solo se acerca al pueblo una vez cada cuatro años decida por todos nosotros, mientras las grandes fortunas le llenan un bolsillo y con la otra mano se llena el otro con dinero público. Eso no es política: eso es robo, estafa y caciquismo de siglo XXI.

Reclamamos por tanto una política de verdad. La política que sale de la discusión entre las personas sobre su día a día y que no está sujeta a otros intereses. Así mismo nos desmarcamos del discurso neoliberal y populista que pretende delegar la política en supuestos expertos y tecnócratas. La política es algo inherente a cada una de las personas y, por tanto, reclamamos que sea ejercida por todas y todos. Quienes formamos parte del pueblo sabemos qué sociedad queremos. Todas y todos tenemos nuestro propio bastón de mando por mucho que al lehendakari le dejasen uno. O cuentan con el pueblo para decidir o el pueblo empezará a tomar decisiones propias. Se ha terminado el momento de quejarse y esperar pacientemente, es el momento de exigir y de crear.

comentarios
  1. Iban Taliban dice:

    Zaindu zuen euskara mesedez!
    Oratu aditza betidanik NORK-NORI-NOR izan da: aginte-makilaRI oratu
    (Testu barruan akatsen bat izatea, bueno, baina leloan?!)

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s