Nortzuk Gara

Askotariko jatorri eta kolektibotako pertsonek osatzen dugu talde hau. Egungo egoera politikoak eragiten digun kezkak batzen gaitu. Gure ideia antikapitalista, antineoliberal, ekologista, antipatriarkal eta erradikalki demokratikoek batzen gaituzte. Antigona kolektiboa osatu dugu gizarte kritiko eta zorrotza eraiki nahi dugulako, behetik, proposamen politikoa eta desobedientzia zibila funtsezko arma gisa baliatuta. Era berean, topagune irekia eskaini nahi diegu berdintasunean oinarrituriko errealitate bidezkoagoa eraiki nahi dutenei, gure inguruko sistema ankerrari aurre egingo dioten proposamenen eta esku-hartze zehatzen bidez.

Ez dugu geure burua egungo inongo alderdi politikorekin edo sindikaturekin identifikatuta ikusten, gure artean afiliatuak egon daitezkeen arren. Hala ere, definitzen gaituzten helburuen eta nahien antzeko politikak bultzatzen dituen talde oro txalotu eta babestu egingo dugu. Interes berezia dugu dagoeneko ezarrita dauden taldeekin elkarlanean aritzeko eta koordinatzeko, fronte bateratu sendoa osatzeko.

Gure metodoak indarkeriarik gabeak dira, eta hala izango dira beti. Sakonki bakezaleak gara, baina ez martiriak. Ez dugu boterean dauden taldeek edozein gizarte-borroka zapaltzeko darabiltzaten indarkeriak -egiturazkoa, erakundeetatikoa eta fisikoa- toleratuko. Hori dela-eta, zilegizko babeserako eskubidea erabiltzen duten lagunak ulertzen ditugu, edozein pertsonak duen biziraupen-baliabide logiko bat baita.

Kezka eta balio hauekin bat datorren pertsona ororen parte-hartzera irekita dago kolektibo hau. Zeure kasua bada, bidali egiguzu e-mail bat dcantigona@gmail.com helbidera eta kontatu zeure ideiak eta proposamenak edo gertura zaitez Bilbon, aldiro-aldiro egingo ditugun bileretara. Bilera horien egunak eta tokiak blog honetan plazaratuko ditugu.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s