Osasuna

Osasuna funtsezko eskubidea da, eta ez da osasungintza-sistema baten bidez bakarrik bermatzen. Bidezko gizarte bat ehuntzen duten oinarrizko pilareetako bat da. Hori dela-eta, eskubide hori arriskuan jartzen duen edozein oztopo edo neurri, legala dela, ekonomikoa, instituzionala edo bestelakoa, atentatu zuzena da oinarri demokratiko eta sozialaren aurka. Arrazoi horregatik, beharrezkoa da, era berean, osasun-sistema publikoaren eskuragarritasuna eta eskuera bermatzea. Ez dugu onartuko publikoa, doakoa, unibertsala, integrala eta kalitatezkoa ez den osasungintza-sistema bat onartuko, sistema farmazeutikoa barne. Nahikoa da! Gure osasuna merkantilizatzerik ez! Pertsonen osasuna ez da negozioa, eskubidea da, eta Estatuaren eta biztanleriaren zeregina osasuna babestea eta zaintzea da.

  • Osasungintza-eredua eta bere kudeaketa aldian-aldian berrikustea exijitzen dugu, sektoreko profesionalek, arduradun politikoek eta osasungitza-kudeatzaileek kontsentsuz adostuta. Osasungintza-komunitateak kontsentsu horiek berretsi beharko lituzke.

  • Aurrekontu-partidak biztanleriaren sektore bakoitzaren osasun-premiekin bat etortzea exijitzen dugu, eta, irizpide ekonomiko hutsen aurrean, osasun-eraginkortasunari lehentasuna ematea.

  • Osasungintzaren merkantilizazioa amaitzea exijitzen dugu: osasun-zerbitzu eta -zentroen pribatizazioari ez, azpikontratatutako arretari ez eta berrordainketari ez (zentimo bat ere ez errezetako).

  • Dependentziarako laguntzen plan berri bat hastea exijitzen dugu, medikuen komunitateak eta gaixo dependenteen elkarteek adostua.

  • Laborategi farmazeutiko publikoak eraikitzea exijitzen dugu, patentea iraungita duten eta, ondorioz, ekoizpen askea duten sendagaiak fabrikatzeko. [Defentsak bere laborategiak ditu XVII. mendetik, industria handien mende ez egoteko.]

  • Era berean, preskripzio farmazeutikoetarako irizpideak ezartzea exijitzen dugu, medikuen kontsentsuz ezarriak eta politikarien kontrolpean, medikuentzako kontraprestazioak ekidite aldera (mediku-bisitarien aldetik): ikastaroak edo biltzarrak herrialde urrunetan, 300 eurotik beherako opariak edo egun gertatzen diren antzeko praktikak.

  • Osasungintzaren praktikaren ikuspegi patriarkala amaitzea exijitzen dugu, eta, horren ordez, norbanakoen autonomia lehenetsiko duen eredu bat ezartzea. Eredu-aldaketa horri esker, haurdunaldia borondatez eteteko eskubidea bezalako oinarrizko gaiei dagokienez, erabakitzeko askatasuna ahalbidetuko litzateke, bizi-zikloak despatologizatuko lirateke eta abar.

  • Ingurumen-osasuna exijitzen dugu, bai eta eskubide hori arriskuan jar dezakeen edozein politika edo jarduera ekonomiko bertan behera uztea ere (fracking-aenergia nuklearralindanea…). Inolako interes-gatazkarik ez dutela egiaztatzen duten osasun- eta ingurumen-adituek bermatu beharko dute eskubide hori.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s