Lana

Bizi dugun gizartean espekulazioa eta pertsonen esplotazioa saritu egiten dira, lan egiteak ez du bizitzeko adina ematen eta komunitatearen/gizartearen aldeko lana guztiz gutxietsita dago. Jarduera ekonomikoa espekulazioan Uko egiten diogu langile deitzeari espekulazioa jarduera ekonomiko nagusi dutenei. Lan orok gizartea ehundu behar du eta kohesiorako funtsezko faktore izan. Langabe oro sistemaren porrotaren isla da. Enplegua nahi dugu, baina ez edonolakoa: pertsonen garapena eta ongizateari alde egingo duten enpleguak nahi ditugu. Era berean, uko egiten diogu geratzen zaigun ekoizpen-ehundura urria desegiten uzteari. Lehen eta bigarren sektoreak sustatzea exijitzen dugu, lan-sortzaile nagusi gisa, bai eta berdintasunezko ordainsari duinak eta familia eta lana uztartzeko moduko lan-jardunak izango dituen eredu bat ere.

  • Exijitzen dugu azken bi lan-erreformak (10/2010 ED eta 3/2012 ED) berehala bertan behera gelditzea, harik eta patronalak, sindikatuek eta gobernuek kontsentsuz idatziko eta biztanleria aktibo osoak erreferendum lotesle bidez berretsiko den lan-lege berria negoziatu arte. Era berean, lege berri horiek biztanleria aktibo osoak berrikustea eta erreferendum lotesle bidez berrestea exijitzen dugu.

  • Ordainsari eta pentsio duinak exijitzen ditugu, KPIrekin bat datorren erosteko ahalmenaren mailakoak (KPIA kanpo). KPIa sei hilean behin berrikus dadila exijitzen dugu. Lanbide Arteko Gutxieneko Soldata hilean 1000 eurokoa izatea exijitzen dugu, eta urtero berrikus daitezela, KPIren arabera. Funtzionarioen soldata-oinarria handitzea ere exijitzen dugu, bai eta galdu duten erosteko ahalmena bai euren nominetan, bai aparteko ordainsarietan ere. 1/10eko soldata-harremana gainditzen duten enpresei zerga-presioa progresiboki igotzea exijitzen dugu.

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna praktikan, bai soldatei dagokienez, bai lan-baldintzei dagokienez, betetzen dela bermatuko duten lan-ikuskapen sakonak egitea exijitzen dugu.

  • Amatasun-baja gutxienez haurdunaldiaren zortzigarren hiletik jaioberriak 6 hilabete bete arte luzatzea exijitzen dugu. Haurdunaren bikoteak baja eskuratu ahal izatea exijitzen dugu, amarenari kalterik egin gabe. Ama naturalei dagokien epe bereko baja exijitzen dugu adopzioetako amentzat ere.
  • Lanaren berdintasunezko banaketa exijitzen dugu. Horretarako, edozein moduko aparteko lanorduak galaraziko eta jazarriko dira eta lan-inspekzioen kopurua handituko. Asteko lanordu kopuru osoan 40 orduak gainditzen dituen enpresa oro gogor zigortuko da.
  • Pentsio-plan edo funts pribatuak nahiz edonolakoak (BGAEak, kasu) amaitzea exijitzen diogu gobernuari, Itzarri, Elkarkidetza eta abar barne, finantza-espekulazio iturri baitira. Erretiro-adina 65 urteetan ezartzea exijitzen dugu, bai eta muga hori lanbidearen arabera berrikustea ere. Era berean, errelebo-kontratuen lan-baldintzak eta soldatak dagokion enpresako lan-kontratuenak izatea exijitzen dugu, hartara, langileen plantillak gaztetu daitezen.
  • Lan-esplotazioko kontratuak, egungo praktiketako kontratuak edo bekadunenak amaitzea exijitzen dugu. Praktiketako kontratuei eta bekadunen kontratuek dagokion enpresako lan-kontratuen adinako ordainsariak izatea exijitzen dugu, baina horrek ez du ekarriko, inola ere, lan-kontratuetako ordainsariak berrikustea. Azpikontratazioak amaitzea ere exijitzen dugu.
  • Gizarte Segurantzaren kotizazioen goiko muga (gaur egun, 39.148,91 €) eta kotizazio-tarteak indargabetzea exijitzen dugu, hartara, goiko mugarik izango ez duen eta, portzentajezko proportzionaltasuna izango duen sistema berria ezartzeko. Sozietateen gaineko Zergari sistema berbera ezartzea exijitzen dugu, bai eta bidezko zerga-arintze sistema ezartzea ere.
  • Dagokien legeen erreforma exijitzen dugu, erabiltzeko proiekturik indarrean ez duten eta 10 urte baino gehiago abandonatuta egon diren lur guztien erabilera komunitarioa –konpentsazio-eskubiderik gabe- ahalbidetze aldera.
  • ETEak ez diren enpresak lan-istripu edo -gaixotasunen ziozko larrialdiko nahiz errehabilitazioko gastu medikoen % 100 ordaintzera behartuko dituen lege bat ezartzea exijitzen dugu. Era berean, lan-istripu bat dela-eta, langileak ezgaitasunen bat pairatzen badu, ezbeharraren ondorengo premien kostuaren % 50 enpresa pribatuak ordaintzea exijitzen dugu. Kalteak ordaintzeko betebeharra ez da inola ere enpresa edo pertsona juridikoa desegindakoan amaituko. Kasu horretan, istripuaren unean enpresaren parte izan zitezkeen balizko titularrek eta akziodunek euren ondasunen bitartez egin beharko diote aurre betebehar horri.
  • ETEak ez diren enpresek langileen prestakuntzaren eta birziklatzearen % 100 finantzatzea exijitzen dugu. ETEen kasuan, finantziazio hori fakturazioak eta langile-kopuruak baldintzatuko dute. Langileen birziklatzeari eta prestakuntzari eskaini behar zaizkien denborak eta irizpideak legez ezartzea exijitzen dugu.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s