Justizia

Justizia eskubide eta askatasun oro baliatzeko bidea ematen duen balioa da. Horregatik, pertsona guztiek, oztopo ekonomikorik, sozialik edo administratiborik gabe, herri-administrazio juridiko guztiak eskueran dituztela bermatzea exijitzen dugu. Legeak, justiziaren tresnak diren aldetik, pertsonen arteko bizikidetzarako eta gizarte-ulermenerako hitzarmena izan behar dira, eta pertsonen arteko bake positiboa sustatuko duen esparrua osatu behar dute. Ez dugu onartuko legeak gizarte-klase batzuen alde egitea, besteen kaltetan. Ez dugu onartuko legeak herri baten askatasun-eskariak zapaltzeko erabiltzea eta interpretatzea. Horrenbestez, legeak berrikustea exijitzen dugu, herriak erabakitako kontrol demokratikorako eta gizarte-aldakuntzarako benetako tresnak izan daitezen. Justiziarik gabe ez dago demokraziarik.

  • 10/2012 Legea, Tasa Judizialei buruzkoa, berehala indargabetzea exijitzen dugu. Laguntza juridiko unibertsala ezartzea exijitzen dugu, zerga zuzenen bidez finantzatua.

  • Zerga-iruzurra jazartzea exijitzen dugu, bai eta igarotako zerga-amnistiak erabili dituztenen kasuan ere. Era berean, zerga-iruzurreko eta ustelkeriako delituei hogeita hamar urteko zigorra ezartzea ere. Kondenatuek lapurtutako zenbateko osoa itzuli beharko dute eta egungo eta etorkizuneko ondasun bahigarrien % 100aren bidez erantzun.

  • Iruzurra, ustelkeria eta bezero-sareak jazartzeko institutu bat eratzea exijitzen dugu, bere eginkizunak betetzeko adinako partida ekonomikoa izango duena, bai eta bere independentzia bermatuko duten oinarri legalak eraikitzea ere. Zerga-paradisuetan kontuak dituztenak jazartzea eta auziperatzea ere bere eginkizuna izatea exijitzen dugu. Era berean, erakunde hori guztiz gardena izatea exijitzen dugu, herritarrek bere funtzionamendua kontrolatzeko modua izan dezaten.

  • Iruzurra jazartzeko institutuarekin lotura estuan lan egingo duen epaile-talde bat osatzea exijitzen dugu. Bere eginkizuna politikari guztiei eta euren aholkulariei egoitza-epaiketak egitea izango da.

  • Ustelkeria, prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe eralgitze edota jabetzea, ondasunak ostentzea, poliziaren basakeria eta torturak direla-eta kondenatutako pertsonen indultuak gelditzea exijitzen dugu.

  • Elkarren artean antolatu eta erakunde publikoren baten auditoretza egin nahi duten herritarrek eginkizun hori burutzeko beharrezkoak diren legezko berme guztiekin egiteko aukera izan dezatela exijitzen dugu, bai eta euren ondorioak aintzat hartzea ere, lege-egintzak edo ikerketa judizialak burutuz gero.

 * Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s