Hezkuntza

Adierazpen-askatasunak ez du ezertarako balio pentsamendu-askatasunik gabe. Horretarako, beharrezkoa da pertsonen garapen osoaz kezkatu eta arduratuko den hezkuntza-sistema izatea. Oso argi daukagu nolako herria nahi dugun: erri sortzailea eta kritikoa, zinez demokratikoa izango den gizartea ehuntzeko autonomia izango duena, eta norbanako aske, zoriontsu eta interdependenteak izango dituena. Hezkuntzaren eta ikerketaren bitartez, bere burua eraikiko duena. Ezin dugu gizarte-desberdintasunak betikotuko dituen hezkuntza elitista sustatzen jarraitu: bata aberatsentzat diseinatua, bestea langileentzat. Hori dela-eta, hezkuntza unibertsala, publikoa, laikoa eta, jakina, kalitatezkoa exijitzen dugu, aukera-berdintasuna zeharkako bilakatuko duena, eraldakuntza soziala erdiesteko. Aniztasunetik abiatuta, herritar guztiei aukera-berdintasuna bermatzeko gai izango den hezkuntza-sistema. Hezkuntza ez dago salgai; hezkuntza eskubidea da. Herri oso bat behar da haur bat hezteko.

  • Exijitzen dugu Konstituzioan honako hezkuntza-etapa hauek Oinarrizko Hezkuntzaren barruan sartzea eta, hartara, euren doakotasuna bermatzea: Haur Hezkuntza, Derrigorrezkoaren ondorengo Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketako ziklo guztiak, Araubide Bereziko Irakaskuntzak (HEO, Arte Eskolak, Arte Eszenikoak) eta unibertsitatea.

  • Lisboako Estrategia (Bolonia Plana), 2015 Unibertsitate Estrategia eta Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa (LOMCE) berehala ez aplikatzea exijitzen dugu. Horren ordez, hezkuntza-komunitate osoak eta arduradun politikoek kontsentsuz adostutako plan bat garatzea exijitzen dugu.

  • Hezkuntza-kurrikuluma sare publikoko hezkuntza-komunitate osoak (irakasleak, gurasoen elkarteak, 16 urtetik gorako ikasleak eta irakaskuntzaren arloko gainerako profesionalak) erreferendum bidez berrestea exijitzen dugu.

  • Kurrikulumaren arlo guztiei garrantzi bera emango dien hezkuntza-sistema exijitzen dugu, oinarrizko gaitasun guztiak neurri berean eta benetan garatuko direla berma dadin. Horretarako, kanpo-ebaluazioko eta hezkuntza eraginkortasuneko proba guztiak eta emaitzen interpretazioa hezkuntza-komunitate publikoak eta arduradun politikoek kontsentsuz lan ditzatela exijitzen dugu.

  • Unibertsitate-sare publikoa eta kalitatezkoa exijitzen dugu, % 100ean zerga zuzenen bitartez finantzatuko dena, bai tasa akademikoei dagokienez, bai irakaskuntza-materialei dagokienez, eta ikastetxerainoko garraioa errentaren arabera diruz lagunduko duena.

  • Era berean, unibertsitateak hezkuntza-eremu osoan euskarazko irakaskuntza ahalbidetuko duen irakaslez hornitzea exijitzen dugu. Euskararen erabilera lehentasunezko eskubidea da, Euskal Herriko edozein zerbitzu publikotan.

  • Ikerketa laguntzeko eta sustatzeko plan publikoa exijitzen dugu, Europako beste eskualde batzuekin bat datozen aurrekontu-partidez hornitua, eta erkidegoko BPG erreferentzia gisa hartuta. Bere kudeaketa publikoa izango da, eta ikertzaileei lan-kontratudun publikoei dagozkien soldatak ordainduko zaizkie, eta aurrerakuntza horien balizko etekin ekonomikoak ogasun publikoari ordainduko zaizkio.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s