Etxebizitza

Etxebizitza ezin da espekulaziozko negozioa izan; oinarrizko eskubidea da eta, horregatik, babesa jaso behar du herri-administrazioen eta botere judizialaren eskutik. ¡Jende gehiagorik ez etxerik gabe eta etxerik ez jenderik gabe! Etxe-kaleratze gehiagorik ez! Uko egiten diogu jendea kalean lotan egotea onartzeari, etxebizitza hutsen stock-ak gora eta gora egiten duen bitartean. Erabat uko egiten diogu zapalduak izaten uzteari, bankuen mozkinak handitzearren eta galeren zama gizarte osoaren bizkar gainean eramatearren. Uko egiten diogu euren zorraren ordainetan, gure odola eta izerdia emateari.

  • Exijitzen dugu etxerik gabeko pertsonarik ez egotea. Pertsona gehiagorik ez etxebizitza duinik gabe. Etxebizitzarako eskubideak ur edangarria, argindarra eta berokuntza eskuratu ahal izatea dakar berekin, NBEren Giza Eskubideen Kontseiluak berresten duenez.

  • Bankuen jabetzako etxebizitza hutsen stock-aren zentsu publikoa egitea exijitzen dugu, bai eta bankuak etxebizitza horiek, erosteko eskaintza bat egon ezean, alokairu sozialean eskaintzera behartuko dituen lege bat ezartzea ere. Era berean, etxebizitza publiko oro, bereziki SAREB (banku txarra) delakoaren jabetzakoak, alokairuan baino ez eskaintzea exijitzen dugu, eta, kasu horietan, alokairu sozialari lehentasuna ematea.

  • Zorpetzeari buruzko lege bat sortzea exijitzen dugu. Lege horri esker, hipoteka-zorra etxebizitza emanda kitatzeko bidea emango litzaieke zordunei, alde bakarretik, honako kasu hauetan: zorrak ez badio zordunari edo abalistari oinarrizko premiak betetzen uzten, edo pertsona horiek kaudimenik gabeak badira. Lege horrek atzera begirako eragina izatea exijitzen dugu. Era berean, zordunak etxebizitza horretan bizi ahal izango du, alokairu sozialean (gehienezko kuota: bahi daitezkeen diru-sarreren % 30).

  • Hipoteka-luzamenduak eskatzea erraztu eta arautuko duten lege-oinarriak ezartzea exijitzen dugu. Zorrei aldi batez aurre egin ezin dietela egiaztatzen dutenei zuzenduta egongo dira luzamenduok, eta ez da zorraren zenbateko osoa handituko.

  • 10 urte baino gehiago hutsik egon diren eta komunitateak herri-kontsultaren bidez babestutako komunitate-proiektu autogestionatuetarako erabilitako higiezinen kasuan, okupazioa berehala despenalizatzea exijitzen dugu. Era berean, atzera eraginezko despenalizazioa exijitzen dugu horrelako proiektuak garatze aldera, higiezinak okupatu dituztenen aurkako kondena judizialetarako.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s