Elikadura

Elikadura-gabeziak dituen pertsona oro gizadiaren porrota da. Elikadura eta uraren eskuragarritasuna pertsona guztien eskubide besterenezinak dira, eta herri-administrazioen erabateko lehentasuna uzan behar da eskubide hori bermatzea, beste edozein politikaren aurretik. Ezin da onartu jakien gehiegizko ekoizpena egotea eta, aldi berean, hainbat pertsonak gosea pairatzea. Higuingarria da eta lazgarria familiek, ekoizleek eta banatzaileek kontsumorako egokiak diren ura eta elikagaiak xahutzea. Gehiegizko ekoizpena ekiditeko eta kontsumo arduratsua sustatzeko neurriak ezartzea exijitzen dugu. Kontsumitzaile gisa kontzientzia hartuta, bere kontsumoa mugatuko, merkatuan eragingo eta elikagaien kate osoan xahutzea ekidingo duen gizartea nahi dugu.

  • Herri-administrazioek pertsona guztien elikadura-premiak une oro bermatzea exijitzen dugu. Elikaduraren eskuragarritasuna lehentasunez eta gainerako gastu publikoen aurretik bermatzeko beharrezkoak diren funts publikoak erabiltzea exijitzen dugu.

  • Ura udalerri-mailan erabiltzen den moduaren ikerketa gardena exijitzen dugu (iturriak, lorategiak, garbiketa-zerbitzuak eta abar) eta, ikerketa horretan oinarrituta, baliabide hidrikoak ezin hobeto erabiltzeko protokoloak ezar daitezela.

  • Elikagaien banatzaileek, supermerkatuek eta azalera handiko saltokiek jakiak botatzea galaraztea exijitzen dugu. Horretarako, lege bat exijitzen dugu, herri-administrazioak jaso eta banatu arte, soberakinak edota iraungitzear dauden produktuak gordetzeko, zaintzeko eta egoera egokian edukitzeko ardura enpresa horiei esleituko diena. Elikagai horiek behar dituzten arlo publiko guztietan banatuko dira (ospitalak, jantoki sozialak eta abar), baina gizarte-zerbitzuek izango dute lehentasuna.

  • Jakiak jatorrian ez botatzea exijitzen dugu. Banatzaileek egun ekoizleei inposatzen dizkieten arau edo kupo estetikoak legez galaraztea exijitzen dugu. Horretarako, elikagaien saltoki handi eta txikietako ordezkarien, banatzaileen, ekoizleen eta politikarien artean kontsentsuz adostutako lege bat ezartzea exijitzen dugu.

  • Elikagaiak, BEZaren bidez, jatorriaren arabera kargatuko dituen zerga bat ezartzea exijitzen dugu. Lege horren arabera, saltokitik 100 km baino gertuago ekoitzitako produktuak (jatorria) ez lirateke zergapetuko. Hortik aurrera, zerga hori progresiboki handituko litzateke, produktuaren jatorriarekiko dagoen distantzian oinarrituta.

  • Herri-administrazioek ur edangarriaren eskuragarritasun unibertsala bema dezatela exijitzen dugu, bai eta potabilizazioaren, banaketaren eta mantentze-lanen kudeaketa %100ean publikoak izatea ere.

  • Eskoletako jantokietako laguntzak eta bekak tarteen arabera ez kalkulatzea exijitzen dugu, ez eta goiko mugarik edukitzea ere. Horren ordez, zerbitzu horretarako laguntza ekonomikoa portzentajezko oinarri baten bidez ezartzea exijitzen dugu.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s