Demokrazia

Demokrazia ez da bakarrik boto bat hautestontzi batean sartzea, egungoak bezalako politikariek ez gobernatzeko eta aberastutakoen sektoreak guztion etorkizuna erabakitzeko. Gizaki guztien berdintasunean sinisten badugu, ezin dugu erabat demokratikoa ez den sistema batean bizi. Herritar bakoitzak izan behar du sistemaren edozein arlotan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena. Sistema hau demokratikoa dela sinetsarazi digute; ez da inoiz hala izan eta, merkatuen azkenaldiko inposaketekin, ageri-agerian geratu da iruzur hori. Gu ez gara Europako erreskateen onuradunak izan, ezta hartutako zorraren zatirik handienarena ere. Ez dugu onartuko subiranotasuna hartzekodunei ematea, ezta zilegizkoa ez dela deritzogun zor hori ordaintzeak dakartzan doikuntza-planak jasatea ere. Behin eta berriz darabilten diskurtso bakarrak etsipenean murgildu nahi gaituen arren, herria da zilegizko subiranoa. Ez du zertan onartu bidezkoa ez dela deritzona. Geu gara sistema bidegabe bezain higuingarri hau aldatuko dugunak, uzten badigute, zein ez.

  • Gobernu Zentralaren eta autonomia-erkidegoetako gobernuen zor publiko osoaren auditoretza exijitzen dugu, erakunde independente batek burutua, zor horren zilegitasuna egiaztatze aldera. Harik eta auditoretza hori amaitu arte, zor horren ordainketak bertan behera uztea exijitzen dugu, bai eta zor hori gorrotagarri suertatuz gero, kantzelatzea. Era berean, Konstituzioari defizitaren aurka egindako erreforma indargabetzea exijitzen dugu, zor publikoa ez dadin lehentasunik handieneko ordainketa izan.

  • Herri-prozesu konstituziogile bat abiaraztea exijitzen dugu. Prozesu horren bitartez, herriak erabaki ahal izango du, azkenean ere, zein gizarte-pakturen baitan aritu nahi duen bizikidetzan. Beharrezkoa da Konstituzio berri bat idaztea, biztanleen funtsezko eskubideak praktikan bermatuko dituena, ahalik eta kontsentsurik handienaz idatzia eta, oraingoan bai, erabateko askatasun-giroan egitea, gure gizartearen ahala ez mugatzeko.

  • Bizitza osorako kargu politiko edo demokratikoki hautatua izan ez den ardura politiko oro (Errege familia, Estatuko kontseilariak eta antzekoak) berehala kargugabetzea exijitzen dugu. Jarduera horietatik eratorritako ondasunak, agintean hasi eta gaur arte, ondasun publikoari itzul dakizkiola berehala, inolako konpentsaziorik edo kontraprestaziorik gabe.

  • Exijitzen dugu hauteskunde guztietan abstentzioa zenbatzea, aukera hori erakunde guztietan okupatu gabeko eserlekuen bidez bistaratzea eta eserleku horiek bozka guztietako zenbaketeta gehiengoak lortzeko, gainontzeko eserlekuek besteko balioa izatea.

  • Parlamentuan, aldundietan eta udaletan erreferendum lotesleen lege bat exijitzen dugu, politikariak onartzeko prozesuan dauden lege-proiektuei buruz aldian-aldian kontsulta lotesle bat egitera behartuko dituena. Era berean, Herritarren Legegintza Ekimenak (sinaduren bilketak) galbaherik gabe, zuzenean, parlamentuan eztabaidatuak izateko gutxieneko kupo bat ezartzea exijitzen dugu. Parlamentuko eztabaidaren ondoren, ez balitz bilkurako erabakiaren eta deialdigileen arteko tarteko akordiorik lortuko, Herritarren Legegintza Ekimena erreferendum lotesle bilakatzea exijitzen dugu.
  • Alderdien finantziazio publikoa afiliatu-kopuruaren araberakoa izatea exijitzen dugu, ez orain arte bezala, erakundeetan duten ordezkari-kopuruaren araberakoa. Era berean, hauteskundeetarako hautagaitza bakoitzarekin batera, dagokion hautagaiaren ondarearen eta ondasunen egoeraren eta finantzamenduaren jatorriaren berri emango duen erregistro zehatza aurkeztu beharra exijitzen dugu.
  • Exijitzen dugu ezinezkoa izatea herri-administraziotik soldata bat baino gehiago edo soldata publiko bat eta, aldi berean, pribatu bat, edonolakoa, jasotzea. Era berean, edozein kargudun politikori lotutako bizitza osorako soldata nahiz pentsio oro bertan behera uztea exijitzen dugu.

  • Herri-administrazio osoan aplikatuko den erabateko gardentasuneko lege bat exijitzen dugu. Era berean, aldian-aldian, gastuen eta diru-sarreren kontu publiko guztiak on-line argitaratzea exijitzen dugu, bai eta euren jatorria publikoa eta egiaztagarria izatea ere. Kargu politikoen ordainsariak ezagutzea exijitzen dugu, bai eta euren kontuen egoerak ere, kargua hartu aurretik eta kargua utzi ondoren, hartara, kanpoko auditoretza independentea ahalbidetuta.

  • Poliziaren errepresio-taldeak berehala desegitea eta gozatzen duten zigorgabetzea amaitzea exijitzen dugu. Agenteak une oro identifikatuta egotea exijitzen dugu (identifikazio-zenbakia ikusgarri, hamar metrora, gutxienez) eta lesioak bereizi gabe eragiten dituen materialik ez erabiltzea. Lege-izaera izango duen eta zorrotz bete beharko den etika polizialeko araudia ezartzea eta herritarrek kontrolatzea exijitzen dugu.

  • Herritarren erresistentzia pasiboa, manifestazio askeak, elkartzeko eskubidea eta gizarte-protestako egintza politikoen deialdiak egitea edo zabaltzea zigortuko duten edozein lege indargabetzea exijitzen dugu.

  • Herritar gehienen sentimenduarekin bat datozen subiranotasuna eta nazionalitatea demokratikoki eratzea ahalbidetuko duen erreferendum loteslea hasteko beharrezkoa den lege-erreforma oro ezartzea exijitzen dugu. Herrien autodeterminazio-eskubidea eta pertsonen identitate nazionalerakoa babestea exijitzen dugu, bai erakunde politikoen aldetik, bai erakunde legegileen aldetik, betiere pertsona bakoitzaren sentimendu nazional askea edo sentimendu horren garapen politiko zein soziala mugatu gabe.

* Eusko Jaurlaritzak esleituta ez dituen eskumenen kasuan, eskumena duen administrazioari eskari formala igortzea exijituko zaio Lehendakaritzari eta, bien bitartean, exijentzia horren aurka doan araudia aplikatzeari uztea, ahal den neurrian.  

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s