Manifestua

Geuk, geure lanari, zergei eta ahaleginari esker gizarte hau egunez egun eraikitzen eta mantentzen dugunok, ezin dugu isilik geratu elite dirudun batek gure aiton-amonek horrenbeste kostata lortu zuten guztia lapurtzeko mehatxupean gauzkan bitartean. Ezin dugu geldirik jarraitu sirenen kantuak entzun eta entzun: lehen, ez ginela Grezia; orain, konponbidea gertu dagoela; eta bihar, are funtseko eskubideak ere gure eskumenetik kanpo daudela. Etenik gabe lausengatuko gaituzte, guztia kendu eta ia euren esklabu bilakatu arte. Hori dela-eta, herritarrok zera diogu: nahikoa da! Ezin izango dute; ez diegu utziko!

Bidezkoagoa izango den herrialde eta gizarte baten alde borrokatzeko deia egiteko garaia da. Lurra neguko lozorrotik esnatzeko gure arbasoek makilaz kolpatzen zuten bezala, gure inguruko jende asko lozorro moral eta politikotik ateratzeko garaia heldu da. Lurra durundaraz dezagun, herri honetan lo jarraitzen dutenak gainontzeko guztiekin borrokan altxa daitezen. Aprobetxa dezagun Agate Deunaren usadioa gure lurrari elkarrekin dei egiteko, menderatua izatea onar ez dezan, gehiegikeriarik tolera ez dezan, euren zorra ordain ez dezan, ez diezaien euren interesei men egin.

Agate Deunak agintzen zitzaiona ez betetzea erabaki zuen, beldurrik gabe, zigorra gogorra izan arren. Era berean, ez dugu zertan men egin inposatuz doazkigun bidegabeko arauei. Hori dela-eta, desobedientzia borrokabide dela deritzogu, gure historian hainbatetan erabili izan dena, tinko eta beldurrik gabe.

Horrela, bada, lurra kolpatzen dugun bakoitzean, zera aldarrikatzen dugu:

  • Lana gizartearen bidezko garapenerako eta ongizaterako bide izan behar dela. Ez dugu esplotazio gehiagorik onartzen, ezta lan-prekarietate gehiagorik ere. Ekonomiaren finantzarizazioa eta espekulazioa amaitzea nahi dugu. Langabe bakoitza sistemaren porrotaren isla da. Zera exijitzen dugu…
  • Etxebizitza ezin dela espekulaziozko negozioa izan; funtsezko eskubidea da. Jenderik ez etxerik gabe; etxerik ez jenderik gabe! Etxe-kaleratze gehiagorik ez! Erabat uko egiten diogu bankuen milaka milioiko galeren zama gizarte osoaren bizkar gainean jartzeari. Zera exijitzen dugu…
  • Osasuna funtsezko eskubidea dela, bidezkoa izango den gizartea egituratzen duena, eta ez dela osasungintza-sistemaren bitartez bakarrik bermatzen. Ez dugu publikoa, doakoa, unibertsala, integrala eta kalitatezkoa ez den osasungintza-sistemarik onartzen, farmaziaren arloa barne. Pertsonen osasuna ez da negozioa, eskubidea da. Zera exijitzen dugu…
  • Hezkuntza eskaseko herria herri manipulagarria eta ahula dela. Hori dela-eta, hezkuntza unibertsala, publikoa, laikoa eta kalitatezkoa exijitzen dugu, pertsonen garapen osoa helburu duena.  Ezin dugu aberatsentzat diseinatutako hezkuntza bat eta langileentzat pentsatutako beste hezkuntza bat sustatzen jarraitu. Aukera-berdintasuna bermatuko duen hezkuntza-sistema nahi dugu. Hezkuntza ez dago salgai; hezkuntza eskubidea da. Zera exijitzen dugu…
  • Elikadura-gabeziak dituen pertsona oro gizadiaren porrota dela. Ezin da onartu  jaki gehiegi ekoiztea eta, aldi berean, hainbat pertsonak gosea pairatzea. Elikadura eta ura eskuragarri izatea pertsona guztien eskubide besterenezina dela, eta herri-administrazioen erabateko lehentasuna izan behar dela eskubide hori bermatzea, beste ezein politikaren aurretik. Zera exijitzen dugu…
  • Justizia eskubideen eta askatasunen multzoa bermatzen duen tresna dela, eta, horregatik, pertsona guztientzat eskuragarri egon behar dela. Ez dugu onartzen legeak erabiltzea gizarte-klase batzuen onurarako eta besteen kalterako edo herri baten askatasun- eta aldaketa-nahiak zapaltzeko. Justiziarik gabe ez dago demokraziarik. Zera exijitzen dugu…
  • Demokrazia ez dela bakarrik boto bat hautestontzi batean sartzea. Gizakien berdintasunean sinisten badugu, ezin dugu guztiz demokratikoa ez den sistema batean bizi. Herria gara, zilegizko subiranoa: ez dugu zertan bete onartezina dela deritzoguna. Geuk aldatuko dugu sistema bidegabe bezain higuingarri hau, uzten badigute, zein ez. Zera exijitzen dugu…

Horrenbestez, dei egiten diegu herritar guztiei zilegizko kausa hauek defenditzera eta 2013ko otsailaren 4an Eusko Legebiltzarra inguratzera, harik eta gure exijentziei erantzuten dieten arte. Zatoz zeure makilarekin eta burrunbatu zeure eskubideak euren belarrietan. Eman ezazu aurpegia baketsuki, baina tinko eta irmo. Geu gara herri subiranoa, geuk erabakitzen dugu nolako gizartea nahi dugun,  nola eraiki eta nola antolatuko garen.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s