Agate Deuna Legebiltzarrean

Agate Deunaren bezperan, 2013ko otsailaren 4an, zatoz zeure makila eta guzti Eusko Legebiltzarrera (Vitoria-Gasteiz) zilegizko exijentzia hauek aldarrikatzera, aurpegia agerian, konbikzioz, tinko eta beldurrik gabe. 

(Eguneratzea behean)

Antzinako usadio bati jarraiki, gure arbasoek, udaberria hasi baino aste batzuk lehenago, lurra kolpatzen zuten neguko lozorrotik esnatzeko. Kristautasuna heldu zenean, tradizio pagano hura Cataniako Agateren agoniaren oroigarri bilakatu zen. Siziliako gazte hura Quintianus senatorearen prostituzio-etxera bidali zuten, senatoreak berarekin oheratu nahi baitzuen. Agatek behin eta berriz ezetza ematen zuela ikusita, bularrak moz ziezazkiotela agindu zuen.

Kristautasunaren aurreko herriak lurrari egiten zion deia eta Cataniako Agateren desobedientzia sinbolikoki uztartu nahi ditugu proposatzen dugun ekintzaren bitartez, protestarako eta ekintza zuzenerako metodo gisa.

Ekintza hori ondokoan datza: otsailaren 4an, Agate Deunaren bezperan, Eusko Legebiltzarrera joatea, legebiltzarrak manifestu honetako eskariak onar ditzala eta Jaurlaritzaren agenda politikoan berehala sar daitezela exijitzera. Hori dela-eta, presio-modu gisa, gure helburua lortu arte, Gasteizko Legebiltzarreko eraikinaren irteeran kokatuko gara eta legebiltzarkideak, irteterakoan, gu entzutera premiatuko ditugu. Itxaroten dugun bitartean, makilen zarata erabiliko dugu kontsigna gisa. Gure exijentziek euren belarriak durundaraz ditzatela, makilen kolpe bakoitzaz!

Herri subiranoa gara, gizartearen baitan, demokraziaren zilegizko eragileak. Hori dela-eta, ekintza honetan ez dugu nahi inork aurpegia estalita eramaterik. Ez dugu ezer ezkutatzeko! Sobera ezagutzen ditugu polizien trikimailuak talde bakezaleetan sartzeko: aurpegia estalita eramatea istiluak eta poliziaren kargak eragiteko. Ez dugu nahi herritarren protesta gehiagorik lehertarazterik. Horregatik, bertaratzen den edonork beste norbait ikusten badu aurpegia estalita edo makila lurra kolpatzea ez den edozertarako erabiltzen, eska diezaiela laguntza ingurukoei eta guztion artean konbentzituko egingo dugu bai bere burua agerian jartzeko, bai jarrera egokia erakusteko. Men egiten ez badu, ekintza lehertzea galarazi ahal izango dugu, denon artean.

2013ko otsailaren 4an, Agate deunaren bezperan, Cataniako Agateren desobedientzia gogoratuko dugu Eusko Legebiltzarraren aurrean, harik eta jasaten ari garenaren aurrean oraindik geldirik jarraitzen dutenak gure burrunba handiaz ernatu arte.

Euren belarriak durundaraz ditzagun gure makilen zarataz!

Eguneratzea: Ekintzaren xehetasunak

Dagoeneko dena daukagu prest Eusko Legebiltzarreko Agate Deunaren eguneko ekintzarako.

Datorren otsailaren 4an herriaren eta politikarien artean harreman berria hastea nahi dugu. Euskadi legegintzaldi berrian sartuko da eta, aldi berean, 2007an hasi zen iruzur ekonomikoan sartuko da bete-betean (hortxe ditugu beste herrialde eta autonomia-erkidego batzuetako esperientziak), sistema hau zein absurdua eta beldurgarria den begi bistan uzten duen iruzurra, hain zuzen ere. Ezin diegu eutsi orain arte erabili ditugun estrategiei. Hain zuzen ere, estrategiok ez dute balio izan, agintariak ez direlako behartuta egon politikarien eta herritarren arteko harremana zipitzik ere aldatzera.

Gertakariei aurrea hartu behar diegu eta legebiltzarreko ziklo berria aprobetxatu. Zera exijitu behar diegu Eusko Legebiltzarrean lan egiten dutenei —Agate Deunaren bezperan bertan egon zein ez—: erabaki garrantzitsuak hartzen hasi aurretik, barnera dezatela herritarren nahiaren zama, kaleetan adierazita geratu dena. Funtzionatzen ez duen sistema politiko eta ekonomiko bat amaitzea exijituko badugu, ez dugu geure erantzukizun politiko eta kolektiboa barneratzea beste aukerarik. Otsailaren 4a ez da protesta-ekintza hutsa; gure ordezkariei zuzendutako ultimatuma da: egun horretatik aurrera, herritarrek euren zilegizko borondatea betearaziko dute, ordezkarien bidez ala haiek gabe. Behar diren aldi guztietan itzuliko gara eginkizun hori gogoraraztera.

Gurekin bat egiten baduzu eta krisiaren konponbidea demokrazia sakontzea eta zabaltzea dela uste baduzu, ekar ezazu Agate Deunaren makila Eusko Legebiltzarrera, Gasteizera, otsailaren 4an, 18:30ean, eta zabal ezazu deialdia. Bilbotik eta Donostiatik joateko autobusak daude, 17:00etan abiatuko direnak. Autobusak 21:00etan irtengo dira Gasteiztik. Joan-etorriko txartelaren prezioa 5 € izango da eta apunta zaitezke pausu hauek jarraituz. Edozein zalantza baduzu edo Antigonarekin harremanetan jarri nahi baduzu, bidali iezaguzu mezu bat dcantigona@gmail.com helbidera.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s