Agate Deuna Eusko Legebiltzarrean Hitzaldia

Jakin badakigu zer datorkigun orain: ikusita daukagu, eta bizi izaten ari gara. Lau urte: horixe da hemen atzean lan egiten dutenek daukatena nahi dutena egiteko, inori kontu eman gabe. Baina gu ez gara hona etorri politikari horiek euren karguetatik botatzeko, ez erratu. Ez gaude hemen politikaz ernegatzeko, besterik gabe. Politika guzti-guztion kontua dela berretsi nahi dugu, pertsona oro subjektu politikoa dela, gutako bakoitzak politikan parte hartu behar duela. Politikan parte hartzea gizartea eraikitzea delako eta nahi dugun gizartea guztion artean eraiki behar dugulako. Eta nekatuta gaudenez eskatu arren, eurek nahi dutena egiteaz, exijitzen hasi beharra daukagu. Hori dela-eta, zera exijitzen diegu bai Eusko Legebiltzarrari, bai Eusko Jaurlaritzari: herriak kaleetan egunero-egunero hartzen dituen erabakiak betetzea eta herritarren subiranotasuna garatzeko tresna eraginkorrak sortzea. Izan ere, eskatzearen eta exijitzearen arteko aldea oso argia da: edo onartu egiten dute Sistema honek ez du funtzionatzen, eta dagoeneko ezin dute gu engainatzen jarraitu. Nork esango luke milaka lagun kale gorrira egozten dituen eta, aldi berean, milioika etxebizitza hutsik pilatzen uzten duen sistemak funtzionatzen duela? Nork onar dezake ordu eta urte gehiagotan lan egitea, milioika lagun lana lortu ezinik dabiltzan bitartean? Nork esan dezake bidezko sistema batean bizi garela, enpresa handien eta dirudunen irabaziak gero eta handiagoak direnean eta ehunka mila familiak pobrezia pairatzen dutenean? Jakin badakigu sistema honek ez duela funtzionatzen eta aldatu behar dugula. Baina denon artean aldatu behar dugu, utzi zein ez. Izan ere, bidezkoak ez diren neurri politikoen eta legeen aurrean, desobeditzea da herriaren betebeharra. Horregatik, iniziatiba politikoari heldu diogu eta zera esaten diegu gure politikariei: herriaren aurkako erabaki politikoak hartzera zoazten bakoitzean bueltatuko gara, aurre egitera. Eta zilegizkoak ez diren erabaki horiek aplikatzen ahalegintzen zareten bakoitzean, desobeditu egingo dugu!

Hasteko, eskerrik asko guztioi herriaren benetako politika defendatzera etorri izanagatik. Milesker izaki politikoak garela, gutako bakoitzak aginte-makila daukala eta erabiltzeko prest gaudela erakusteagatik. Politika egiteko garaia delako, baina herritik eta herriarentzat egindako politika egiteko. Modu bakarra da bidezko gizarte plurala eraikitzeko, eta eurekin nahiz eurak gabe eraiki behar dugu. Erabaki politikoak hartzera ohitu behar dugu: kalean, lanean… Edo erabaki garrantzitsuak hartzeko unean, hala nola datorren hilean hemen aurrekontu orokorrak eztabaidatzen direnean. Hori dela-eta, ez dugu nahi ekimen hau hemen geratzerik: gonbita egiten dizuegu antolatzeko eta borroka egiteko. Proposatzen duguna interesgarria iruditzen bazaizue, mahai irekiak egingo ditugu hiriburuetan, nahi duen orok informazioa jaso dezan, eztabaida dezan eta Antigona Desobedientzia Zibileko Taldean parte har dezan. Lehenengoa Gasteizen bertan egingo dugu ostiral honetan, hilak 8, arratsaldeko 7etan, Aldabe zentro zibikoan, erabilera anitzeko aretoan. Gainerakoak gure sareen bitartez jakinaraziko ditugu. Ez iezaiezue utzi nahi dutena egiten. Gainean izango gaituzte, eta gu engainatzeko asmoa dutenean, ITZULI EGINGO GARA!