Detalles de la acción del 4F

Detallamos la acción “Tráete un palo al Parlamento Vasco”

Ya tenemos todo preparado para la acción de Santa Águeda en el Parlamento Vasco.

Este 4 de febrero queremos que sea el comienzo de una nueva relación entre el pueblo y la clase política. Euskadi entra en una nueva legislatura a la vez que entra de lleno en la estafa económica que empezó en 2007 (ya tenemos la experiencia de otros países y otras comunidades autónomas para saber lo que esto significa) y que visibiliza aun más lo absurdo y terrible de este sistema. No podemos sencillamente seguir con las mismas estrategias que hasta ahora, que no han servido para forzar a los gobernantes ha cambiar ni un ápice la relación política con el pueblo.

Tenemos que adelantarnos a los acontecimientos y aprovechar el nuevo ciclo parlamentario. Tenemos que exigir a aquellos que trabajan en el Parlamento Vasco, estén presentes o no en la víspera de Santa Águeda, que asuman la voluntad del pueblo expresada en las calles durante mucho tiempo antes de que empiecen a tomar decisiones importantes. No nos queda otra alternativa que aceptar nuestra responsabilidad política individual y colectiva para exigir el fin un sistema político y económico que no funciona. Planteamos el 4 de febrero no como una simple acción de protesta, sino como un ultimátum a nuestros representantes: a partir de ese día el pueblo hará cumplir su legítima voluntad con o sin ellos. Volveremos para recordárselo cada vez que sea necesario.

Si coincides con nosotros/as y crees que la solución a la crisis no puede ser otra que una verdadera profundización y extensión democrática, tráete tu palo de Santa Águeda el día 4 de febrero a las 18:30 al Parlamento Vasco en Gasteiz y difunde la iniciativa. Pondremos autobuses desde Bilbao y Donostia para salir de estas ciudades a las 17:00 con vuelta a las 21:00 desde Gasteiz. El viaje de ida y vuelta costará 5 €. Cualquier duda que tengas o si quieres colaborar con Antigona en lo que sea, mándanos un mail a dcantigona@gmail.com

__________________________________________________

“Ekarri zeure makila Eusko Legebiltzarrera” ekintzaren xehetasunak

Dagoeneko dena daukagu prest Eusko Legebiltzarreko Agate Deunaren eguneko ekintzarako.

Datorren otsailaren 4an herriaren eta politikarien artean harreman berria hastea nahi dugu. Euskadi legegintzaldi berrian sartuko da eta, aldi berean, 2007an hasi zen iruzur ekonomikoan sartuko da bete-betean (hortxe ditugu beste herrialde eta autonomia-erkidego batzuetako esperientziak), sistema hau zein absurdua eta beldurgarria den begi bistan uzten duen iruzurra, hain zuzen ere. Ezin diegu eutsi orain arte erabili ditugun estrategiei. Hain zuzen ere, estrategiok ez dute balio izan, agintariak ez direlako behartuta egon politikarien eta herritarren arteko harremana zipitzik ere aldatzera.

Gertakariei aurrea hartu behar diegu eta legebiltzarreko ziklo berria aprobetxatu. Zera exijitu behar diegu Eusko Legebiltzarrean lan egiten dutenei —Agate Deunaren bezperan bertan egon zein ez—: erabaki garrantzitsuak hartzen hasi aurretik, barnera dezatela herritarren nahiaren zama, kaleetan adierazita geratu dena. Funtzionatzen ez duen sistema politiko eta ekonomiko bat amaitzea exijituko badugu, ez dugu geure erantzukizun politiko eta kolektiboa barneratzea beste aukerarik. Otsailaren 4a ez da protesta-ekintza hutsa; gure ordezkariei zuzendutako ultimatuma da: egun horretatik aurrera, herritarrek euren zilegizko borondatea betearaziko dute, ordezkarien bidez ala haiek gabe. Behar diren aldi guztietan itzuliko gara eginkizun hori gogoraraztera.

Gurekin bat egiten baduzu eta krisiaren konponbidea demokrazia sakontzea eta zabaltzea dela uste baduzu, ekar ezazu Agate Deunaren makila Eusko Legebiltzarrera, Gasteizera, otsailaren 4an, 18:30ean, eta zabal ezazu deialdia. Autobusak prestatuko ditugu Bilbotik eta Donostiatik, 17:00etan abiatuko direnak. Autobusak 21:00etan irtengo dira Gasteiztik. Joan-etorriko txartelaren prezioa 5 € izango da. Edozein zalantza baduzu edo Antigonarekin harremanetan jarri nahi baduzu, bidali iezaguzu mezu bat dcantigona@gmail.com helbidera.